01TV/Östergötland runt 2005
SVT Mittnytt 1995
Eesti Raadio
23.03.2000
|
Kenneth Engblom Stockholm-en jaio zen 1948. urtean. Stockholm-eko Idún Love eskolan, Tenerifeko irlan dagoen Erik Gyllensvärd-en neguko egoitzan eta Huddinge-ko Sigfrid Grimma eskolan artea ikasi zuen. Tenerifeko irlan 25 urte igaro eta gero, Suediara itzuli zen. Ordutik aurrera bere lanak behin baino gehiagotan erakutsi ditu, besteak beste, Stockholm-eko Tersaeus galerian, Sitgunako Kultur Etxean eta Mjölby-ko Kraftverket galerian. 1995tik 2001ra arte, hau barne, Stockholm-eko Arlanda Aireportuko VIP egoitzetan bere lanen erakusketa egonkor bat izan da ikusgai. Taldekako hainbat erakusketetan parte hartu du, eta Suediako Bankua, SHL Medical AB, Skandia-if, Skanska, Statoil, Polaroid,… bezalako bankuek, elizek, ospitalek eta enpresek bere artelanak erosi dituzte. Estonian, Tallinn hiriburuko Kastellaanimaja galerian, Kadriorg parkean eta Tartu unibertsitate-hiriko Museum Historicum Universitatis Tartuensis-en erakutsi ditu bere lanak. Estonian kultura demokratizazioaren sendotzearen eta zabaltzearen alde buruturiko lana dela eta, Suediar Institututik diru laguntzak jaso ditu elkarren segidako bi urteetan. Traductora: Amaia Goienetxe |
|||||
EMAIL: kenneth.engblom AT telia.com (AT=@)
den 13 februari 2010 12:27